XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina hogeita hamar urte bete zituenean, ama eta etxea utzi San Jose ordurako hila izango zen, eta, mundu zabalera irten zen Palestina barruan, hori bai jendeari sermoiak eginez, gaixoen sendaketak eta beste mirari asko obratuz. Jendea erruz pilatzen zitzaion egiten zituen mirariak ikusi eta Haren hitza entzutera.

Hiru urtez edo, iraun zuen bizitza ageriko honek. Bitartean etsaiak ere pilatu ziren, ordea, Haren aurka, Jainkoa balitz bezala mintzo zela eta; baina Jainkoa ez ote da, ba, bakarra, zeruetan bakarrik bizi dena? Hori zioten Jesusen etsaiek.

Juduen artean idazkari, fariseo, saduzeo eta ikasienak ziruditenak erabaki zuten preso hartu behar zela gizon hori Jesus, alegia baina isilean eta jendeak jakin gabe jende hori bere alde jar ez zedin.